itzalpeko triangeluak

Itzalpeko triangeluak. Itzalpean egotea behartu dituzten hitzak, egintzak, lanak, hartu-emanak. Bizi garen sistema patriarkal honen ondorioa dira. Baina itzalpetik argitara ateratzeko garaia ailegatu da.

Monday, January 15, 2007

Hamar milioi neska hilik



"Batzuetan jaio eta berehala hondarra edo tabakoa jartzen diote umeari ahoan, ito arte. Beste batzuk kutxa batean sartu eta lurperatu egiten dituzte, eta badira loreak lehortzen bezala haurrak buruz behera eskegitzen dituzte", hauxe dio Renuka Chowdhury Indiako Emakumearen eta haurraren garapenerako ministroak. Indiaz ari naiz bai. Izugarria da.
Indian jaiotzen diren neska eta mutilen arteko desoreka ikaragarria da eta bertako agintariak larriki kezkatuta agertu dira, horien artean goian aipaturiko emakumea. Renuka-k aitortu duenez, azken 20 urteetan jaio behar zuten baino hamar milioi neska gutxiago jaio dira.

Normalki munduko leku gehienetan emakumeon populazio erdia baino zerbait gehiago gara. Indian, 1000 gizoneko 927 emakume daude. Unicefen txosten batek eman du argitara datua, hau da, hamar milioi neska gutxiago jaio direla azken 20 urteotan. Eta gogorrena da ez jaiotze honen arrazoia, hau da, familiek haurra neska izango zela jakin eta ondoren umea abortatzea erabakitzen baitute. Indian, egunean munduko estatistikek zehazten duten baino 7000 neska gutxiago jaiotzen dira.Horrez gain, urtean jaiotzen diren 12 milioi neskatoetatik milio bat hil egiten dira edo hil egiten dituzte urtebetera iritsi aurretik. eta urtea gainditzen duten sei neskatotik batek ez du lortzen 15 urte betetzea. Horrela jaiotzen ez diren eta hiltzen diren edo hiltzen dituzten neskatoak urtean 2,5 milioi izaten direla dio Unicefek.
Urtean hamar milioi neska gutxiago jaio dira, baina nere buruari galdetzen diot; zergatik ez dira jaio osasun arazoengaitik? haurdunaldiaren eraginez?... Ez! beraien gurasoek hiltzen dituzte neskatoa zela jakitean! ez dago eskubiderik. Hau gizarte gaixo baten ondorio larriena da, giza bizitza bat galeraztea, jaio aurretik bizitzak kentzea, moztea.
Ez da kasualitatea jazarpen hau neskek jasatea, Indian urteetan emakumeari eman zaion jazarpenaren jarraipena da. Bertako bizitzan familiari dagokionez, bertako jabetza guztiak etxeko gizonari dagozkio. Ezkontzean ere emakumearen familiak, erdi mailako batek, 6.000 euro inguruko ezkonsaria eman beharko dio mutilaren familiari. Gurasoen zainketaz gizona arduratuko da. Ondorioz, emakumeak ez du etxera dirua eramaten, ez ditu gurasoak zaintzen...
Guzti honek, eta bertan ezarria dagoen sistema patriarkalak alabak saihestea ekarri du. Emakumeei ez zaie aukera ematen beraien bizitza gara dezaten, dena gizonezkoen esku dago. baina emakume, gizonezko joera horretaz gain pentsatzen dut pertsonak, gizakiak garela eta honen aurrean ezin dugula hau onartu hilketa bat. Eta gero gerretan hiltzen dela esaten dute. Ados hiltzen da, baina ez da soilik bertan hiltzen. Kartzeletan hiltzen dituzte, gizonezkoek beraien emazteak hiltzen dituzte, beste batzuk bizirik daudela hiltzen, itzaltzen dituzte, baina hau gorago doa jaiotza bat oztopatzen dute, zer dela eta? neskatoa delako!
Ez dut agintarietan sinesten, orain atera dira esanez Indiako Gobernua honen aurka dagoela esanez. Eta zer egin dute 20 urte hauetan? non egon dira? Beranduegi ote? Ezetz, pentsatzen dut ez dela berandu. Baina emakumezkoen egoeraz sozializatu beharra dago herria eta horren aurrean ideologia iraultzaileak aurrera eraman, emakumeon askapenean lagunduko duten urratsak eman behar dira. Herriak eman behar ditu, bai Indian eta baita munduko edozein txokotan bizi dugun sistema patriarkala gainditu arte, gora emakumeak eta gure borroka!!!

0 Comments:

Post a Comment

<< Home