itzalpeko triangeluak

Itzalpeko triangeluak. Itzalpean egotea behartu dituzten hitzak, egintzak, lanak, hartu-emanak. Bizi garen sistema patriarkal honen ondorioa dira. Baina itzalpetik argitara ateratzeko garaia ailegatu da.

Friday, January 12, 2007

LEHENENGO EMAKUME TEKNOLOGAK



Objetu errealak sortzeko materialaren transformazio erreal eta aplikatuaren ikuspuntutik, ingeneritza materialen zientzia baino lehenagokoa izan zen. Kolektiboaren irudimenean gizonak substantziaren transformatzaileak direnaren ideia dago present eta aurkitzen joan diren datuak jendartearen parametroen arabera interpretatzen joan dira. Honela datuok, aurreiritzi klasista eta sexistaz babestu dira . Askotan ekidinezinak dira, baina beti ere kontuan hartu beharrekoak. Nork irudikatu ditu emakumeak kobazuloetan pintatzen? Nik ez dut horrelakorik ikusi behintzat, baina paleolitokoan bezala ama, ilargia eta amatasuna jainkotuak ziren garai haietan, nork ezeztatu dezake emakumea zela erritu erlijioso sakonenen protagonista eta, ondorioz, berauen errepresentazio sinbolikoaz arduratzen zena?
Sexuen artean izan ziren erlazioak ezin dira ezagutu, ez baitira dokumentatu edota idatzi. Baina nork esan dezake ez zela emakumea lanabesak egiteko materialen sorkuntzan teknikak aurkitzen joan zena? Edota lehenengoak emakume teknologak izan zirela?

0 Comments:

Post a Comment

<< Home