
Zoritxarrez egunero aurkitzen gara gure eguneroko komunikabideetan albiste desatseginekin. Genero indarkeria arrazoitzat duten atxiloketak. Emakumeak bortizki jipoitzen dituzten gizonezkoez ari naiz, bai. Baina egoera osotara okertzen da hildakoez ari direnean. Espainiako estatuan aste honetan erail dituzten bi emakumeekin 66 dira, beraien gizonezkoak erailitako emakumeak. Pasaden urtean baino 6 gehiago! beherantz joan beharrean gora goaz. Honek argi uzten du honen aurrean hartzen diren neurriak ez direla eraginkorrak, ez urruntze aginduak, ez telefonoak... ez dute eraginkortasunik. Arazoa gaur egungo gizartean egoteaz gain, legeetan ere hutsune haundia dago, ikaragarria. Emakumeei inongo babesik eskeintzen ez dizkien legeak ditugu.
Aste honetan, Ana Belen 22urteko emakumezkoari bere bikotekideak lepoa moztu zion. Bai oso hitz gogorra erabili dut, baina halaxe izan da, ez dago estaeko beste modurik. Ez eta ez du atzera bueltarik, egiña egiña dago, baina horrelako jendeak gogotik ordaindu beharko du, ziegako bakardadean eta isiltasunean ustel daitezela. Handik bi egunetara 22an beste emakumezko bat hil zuen bere gizon ohiak. Honek urruntze agindua zuen, baina ikusi da zertarako balio izan duen, ezertarako! Gaur egun esan behar da gizonezko hauek ez dute inongo ardurarik emakumezko bat hil ostean. Gaur, kutxazain bati su emateagatik 20 urtetako kartzela zigorra duzu eta zure emakumea hiltzeagatik berriz, 2 urte eta beste pare bat ezertarako balio ez duten gizarteratze programa baten barne.
Nahikoa dela esteko garaia iritsi da! ez bat ez bi ezta hiru ere! Gobernuek ere neurri eraginkorrak hartzeko garaia badute! Beti zurikerietan ibili gabe!

0 Comments:
Post a Comment
<< Home