itzalpeko triangeluak

Itzalpeko triangeluak. Itzalpean egotea behartu dituzten hitzak, egintzak, lanak, hartu-emanak. Bizi garen sistema patriarkal honen ondorioa dira. Baina itzalpetik argitara ateratzeko garaia ailegatu da.

Friday, December 15, 2006

Emakumea, arte eszenikoetan


Asteartean arte eszenikoetan emakumeak agerira azaltzeko topaketa burutu da Getxon.
Euskal Herriko arte eszenikoetan emakumeek duten lekuari buruzko gogoeta egin dute. Topaketa Simulakro antzerki taldeak eta Getxoko Antzerki Eskolak antolaturikoa izan da. Topaketak ondorengo izena hartu dute; Euskal Herriko arte eszenikoetan emakumeak agerira azaltzeko I. topaketak.
Berdintasunak/ Ezberdintasunak Euskal Herriko arte eszenikoen botere eta erabaki guneetan
ikerketa lanaren emaitzek bultzatu dituzte antolatzaileak topaketa hauek antolatzera. Egia esan kontuan hartzeko datuak dira baita larritzekoak ere, arte eszenikoen erakunde publikoetako ardurazko karguen %29 baino ez dituzte emakumezkoek, %71a gizonezkoak dira.
11:00etatik aurrera izan dira emakume artistek emaniko hitzaldiak, tartean GarbiƱe Losada, Agurtzena Intxaurraga, Blanca Arrieta, Lierni Fresnedok.... izan dira. Denak ere, arte eszenikoen adar ezberdinetan emakumeen presentzia zein egoeraz jardun dira.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home