itzalpeko triangeluak

Itzalpeko triangeluak. Itzalpean egotea behartu dituzten hitzak, egintzak, lanak, hartu-emanak. Bizi garen sistema patriarkal honen ondorioa dira. Baina itzalpetik argitara ateratzeko garaia ailegatu da.

Tuesday, November 21, 2006

Berdintasuna Legearen garapena, oraindik ere kili-kolo dagoen gaia

Ezker Abertzaleak, Aralarrek eta PPk pasaden ostegunean gogor kritikatu zuten Gizon zein Emakumeen Berdintasunerako Legeak daraman garapena. Gasteizko Parlamentuan egin zuten, bertara Izaskun Moyua, Emakundeko zuzendaria, ere joan zelarik. Moyua IV Berdintasun Plana aurkeztera joan zen, hau da legea sortu zenetik osatzen den lehenengo plana. Bertan kritika gogorrak jasan zituen PP, Aralar eta Ezker Abertzaleko parlamentarien eskutik. Maite Aranburu, Ezker Abertzaleko bozeramailea honela mintzo zen: “Badaude legean agertzen diren elementuak eta planean erreflexatzen ez direnak”. Honetaz gain, plan honek zuzen garatu ahal izateko ez dituela tresna nahiko esan zuen, horrela transbertsalitate falta argi agerreraziko duela.

Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko emakume eta gizonen egoerari buruzko datuak ere jakinarazi zituen Emakundeko zuzendari den Izaskun Bilbaok. 2005.urtekoak dira eta bere barne: hezkuntza, lana, osasuna eta sexualitatea, gizarte bazterkeria eta pobrezia, emakumeen aurkako indarkeria nahiz erakunde publikoak eta herritarren partaidetzaren aldetik.



LAN MUNDUAN:

v Etxeko lan ez ordainduen %75ª emakumeek egiten dute.

v Karduera-tasa gizonekiko %20,3ko esbesdintasuna.

v Kontraturik gabeko pertsona okupatuen artean, emakumeak %77,2ª.

v Kontratu mugagabea, emakumeetan %69k, gizonak aldiz, %76,4k.

v 2005ean, 57000 langabetutik %51,8emakumeak izan ziren.

HEZKUNTZAN:

v Lanbide heziketan mutilen ehunekoa %61,8koa izan zen, erdi mailan bereziki. Eta goi-mailako hezkuntzan, berriz, emakumeak gizonak baino ia %10 gehiago.

v Unibertsitatean, 12.309 ikasle berritik %55,4 emakumeak.

OSASUNA ETA SEXUAKITATEA:

v Egoneko bizitzaren ehunekoak handitu dira, neskei dagpokionez %68,7an dago.

v Lehen sexu-harremanak gehienk 18 urterekin betetzen dituzte.

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA:

v Tratu txarren delitu eta hutsegiteetatik ezarritako 2.834 salaketetatik, 2.591 emakumeei eragin zieten, 60 urtetik beherakoak gehienak.

v Sexu askatasunari dagokionean, emakumeak jasan izan zituzten gehienak, 317 salaketa jarri ziren gehienbat.

INSTITUZIOETAN :

v Instituzio zein enpresa guztietan Gasteizko Ganberan izan ezik emakumeen presentzia babaxuagoa dela gizonena baino.

Hemen bildu ditut Moyuak emaniko datu batzuk, datu hauek ez dira 2006koak, baina egoera ez dela aldatu pentsatzen dut nik.

Datu objetibo zaku honekin zer etortzen zaizu burura? Emakume eta gizonen arteko egoera ez dela ezer aldatu niri, eta honi gizarte guztiak egin beharra diola aurre.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home