itzalpeko triangeluak

Itzalpeko triangeluak. Itzalpean egotea behartu dituzten hitzak, egintzak, lanak, hartu-emanak. Bizi garen sistema patriarkal honen ondorioa dira. Baina itzalpetik argitara ateratzeko garaia ailegatu da.

Tuesday, November 21, 2006

"Ai Dolores"

“Gauak bere atea irekitzen dizu buruan irribarre, maite zaitut edo laztan baten zain. Gorrotoz beteriko begiradak gris bihurtzen du zure logela. Dagoeneko ez daukazu bere berotasunik, alkohola da bere zaporea Erreprotxeekin hasi eta irain eta gutxiespenekin jarraitzen du”. Milaka emakumek jasaten dituzte horrelako momentuak egunero ez bat eta bi ez hiru, asko baizik. Azken finean egunerokotasuna da hau milaka eta milaka emakumeemtzat. Denon ardura da, gizarte guztiak aurre egin beharreko kausa bat da. Gure helburua emakumearen aurkako indarkeriarekin amaitzea bada, arazoari errotik heldu behar zaio. Ez hildakoak dauzkagunean soilik, eta ez heldu den larunbatean soilik, baizik eta egunero egunero eta bakoitza bere esparrutik!

“Ai Dolores, makiladak zure bizkarrean, tortura zure ariman. Ai Dolores jendartearen isiltasunean galduta!”

(Hitzak; Reincidentesen abesti batetik moladatuak

0 Comments:

Post a Comment

<< Home