Genero indarkeria egotzirik bi gizon atxilotu dituzte
Pasaden astearte gauean Ertzaintzak 42 eta 37 urteko bi gizonezko atxilotu zituen, Basauri eta Portugaleten, beraien bikotekidea erasotzeagatik, horrela adierazi zuen Lakuako Gobernuak.
Lehenengo atxiloketa Basaurin izan zen, erasotzailea bere bikotekide ohiarengana zuzendu zen, hau ostalaritza saltoki batean zegoen, behin eta berriz bere aurkako hitzak oihukatu ondoren, astindu egin zuen azkenik, emakumea jo eta ia lurrean utzi arte.
Egoera honen aurrean bertako bezero bat biktimaren alde atera zen eta saltokitik atera ziren. Erasotuak salaketa ipiƱi zion bere bikotekide ohiari, eta etxera iritsi bezain laster bere bikotekide ohia tinbretik oihuka eta atea joaz hasi zitzaion. Momentu horietan bertatik zebilen patruila batek atxilotu zuen.
Portugaleten kolpatua
Beste alde batetik, goizeko 2ak aldera Ertzaintzak beste gizonezko bat atxilotu zuen, 37 urtekoa, bere bikotekideari kolpatzea salatuaz. Ertzaintzaren patruila bat osasun-laguntzako anbulantzia batekin topatu zen emakumezkoari laguntzen ari ziren bitartean. Emakumeak sudurrean eta masailalbo-hezurrean golpe ugari zeuzkan. Antza denez, erasotzaileak emakumea burutik hartu eta paretaren aurka kolpatu zuen.

0 Comments:
Post a Comment
<< Home