3.300 emakumeek baino gehiagok jasotzen dute Ertzaintzaren babesa tratu txarrak direla eta.
3.309 dira hain juxtu ere Ertzaintzaren aldetik babesa jasotzen duten emakumeak. Hauek biktimak ditugu, tratu txarrak jasaten dituzte, horrelaxe ageri da parlamentuak helaraziriko erantzun batean. Lakueko Barne Saila ekintza ezberdinak burutzen ari da biktima hauei babesa eskaintzeko orduan, emakume hauen egoera arriskutsua baloratu ondoren.
Babes neurri hauek kasu bakoitzaren eta egoera bakoitzaren arabera egotzirikoak dira. Babes iraunkorra izanik babes handien eskatzen duen ekintza, hauek biktimentzat oso arriskutsuak diren uneetan ematen da.
Gaur egun, 30 emakume daude EAEn babes iraunkorra jasotzen dutenak; Bizkaian 14, Gipuzkoan 15 eta Araban bat.
Honetaz gain, 223 emakumek jasotzen dituzte Ertzainek buruturiko telefono bidezko deiak, helburua beraien egoeraren berri jakitea da, momentu oro, horrela tratu txar egoera batean berehalako laguntza eskeintzeko.

0 Comments:
Post a Comment
<< Home