itzalpeko triangeluak

Itzalpeko triangeluak. Itzalpean egotea behartu dituzten hitzak, egintzak, lanak, hartu-emanak. Bizi garen sistema patriarkal honen ondorioa dira. Baina itzalpetik argitara ateratzeko garaia ailegatu da.

Wednesday, November 08, 2006

OFELI HERNANDEZ AKATU ZUEN, ETA UKATZEN JARRAITZEN DU

Azaroak 6tik 9 bitarte burutuko da F.A gizonaren aurkako epaiketa. Ukatu egin du Ofelia Hernandez labankadaz hil izana( iazko urtarrilak 16an Durangon) eta gainera gaineratu du inoiz ez ziola tratu txarrik eman. Nola ukatu dezake tratu txarrak ematen ez zizkiola? 2004ko uztailean zigorra ezarri zioten F.Ari tratu txarrak emateagatik, urruntze agindua urratzeagatik eta hiltzeko mehatxuak egiteagatik. Nori engainatu nahi dio? Horrelako pertsonek ez dute bizitzea ere merezi! Ofelia Hernandezen hilketan Estatuak erantzukizun osoa du, ez baitzuen Ofeliaren bizitza babestu. Ofeliak lehenagotik salaketa ezarria zuen bere bikotekide ohiaren aurka, baina nork ziurtatzen du gaur egun salaketa ezarri diozun “moustroak” hilko ez zaituenik? Estatuak du erantzukizuna, baina egiaren orduan buelta ematen dute, atzera begiratzen dute, jokabide ankerra darabilte! Baina emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko legeak ez dute fruitu emankorrik, aldaketa edota erreformen beharra daukate, sistema juridikoan erreformak ezinbestekoak dira, Ofeliari egin ziotena berriro errepika ez dadin.

(Ofelia Hernandez, izen eta abizenez, eta bere hiltzailea berriz F.Az. Ezin izan dut bere izen abizen osorik lortu. Zergatik ez dute izen abizenez deitzen? Eta beste batzuenak berriz argazki eta guzti ateratzen dituzte!)

0 Comments:

Post a Comment

<< Home