IRUNGO ETA HONDARRIBIKO ALKATEEK EZ DUTE EZER EGINGO ALARDE MISTOA BABESTEKO

Ez Jose Antonio Santonak (PSE-EE), ez Borja Jauregik(EAJ) ez dute urratsik egingo alarde mistoa babesteko. Legebiltzarrak, bi aldeen arteko jarrerak hurbiltzen saiatzeko eta alarde mistoari "babes insitituzionala" emateko eskatu diete, baina eskaera honi ezezkoarekin erantzun diete. EAJko alkatearen iritziz, Hondarribiko alardean gertaturikoak larriak izan baziren ere ez dute emakumeen diskriminazioarekin zerikusirik. "Gatazka soziala da, oso larria, eta azken hamar urteetan gatazka larritu egin da. Alkatea naizen aldetik errespetua eta berdintasuna aldarrikatu ditut behin eta berriro", esan zuen Jauregik. Jauregik gaineratu zuen, legeak eta dekretuak onartzea ez dela nahikoa arazoa konpontzeko, "herritarren iritzia aldatzen den momentuan aldatuko" dela kontua.Eta bien bitartean Udalak ezin duela "alarde mistoa antolatu, herritar gehienek ez baitute nahi". Bestetik, Jose Antonio Santanok, Irungo alkateak Jauregik esandako hainbat ideia berretsi zituen. Aurten Irunen ez dela istilurik izan gaineratu zuen, "Irunek bidea eman duelako bi alardeetako kideek askatasun osoz jarduteko".
Oinarrizko eskubideak urratzen dituzte, behin eta berriro, hemen ez dago berdintasun legearen arrastorik ere. Hauek makila beraien tokitik hartzen dute, lotsagarria da ordezkari politiko batzuk horrelako jarrerak edukitzea. Gainera jakinik jende multzo baten errepresentazio politikoak direla, zertan ari dira? Gora alarde mistoa! Eta popatik hartzera Jauregi eta Santano!!!

0 Comments:
Post a Comment
<< Home