itzalpeko triangeluak

Itzalpeko triangeluak. Itzalpean egotea behartu dituzten hitzak, egintzak, lanak, hartu-emanak. Bizi garen sistema patriarkal honen ondorioa dira. Baina itzalpetik argitara ateratzeko garaia ailegatu da.

Saturday, November 11, 2006

SISTEMA PATRIARKALAREN HATZAPAR LUZEAK



Emakumeok zapalkuntza estruktural baten aurrean aurkitzen gara, jendartearen antolaketa ekonomiko, ideologiko eta politikoaren muinean dagoelako. Egungo jendarte patriarkarra ideologia baino gehiago da. Emakumeok pairatzen dugun diskriminazio egoerak argi uzten du auzi ideologiko batez gain, auzi ekonomiko eta politikoa ere badela. Ondorengo lerroetan patriarkatuak bizirauteko beharrezkoak dituen errolak aztertuko ditut.
- Sitema ekonomiko neoliberal patriarkarra; sexuen araberako lan-banaketa ezinbestekoa da. Euskal emakumeok aberastasunaren %40 dohainik ekoizten dugu eta are eta gehiago, emakume gazteok %95,7ko prekaritate tasarekin gaude.
- Eredu politikoa patriarkarra da: banaketa gizon eta emakumeen artean ez da parekidea.
- Eredu ideologikoa patriarkarra da.

Urteetan geure eskubideak zapaldurik egon dira eta horri aurre egin behar zaio. Honek gai asko ikutzera ekartzen du, sentimenduak, aspektu psikologikoak, jarrerak rol-ak. Azkenengo hau, rolak ez dira soilik mahai gaineko jokuak edota margotu beharreko warhammer-ak Tetrisa 80ko hamarkadaren bukaerako bideojoku ikusortzaileak bezala. Sistemak inposatutako rol-ek gure egunerokotasuna goitik behera baldintzatzen dute, haurretatik hasita. Nexkak; arrosez, panpinekin, sumisak, garbiak, edukatuak... Mutilak; urdinez, futbol zaleak, harroak, gogorrak, zatarrak...
Sistema Patriarkatuaren hatzaparrak ikaragarriak dira, baina pixkanaka denon artean, bai emakume eta bai gizonen artean honi buelta ematea lortuko dugu!

0 Comments:

Post a Comment

<< Home