SOMALY MAN

Txunditurik nago, ez dut hitzik, igandero bezala “Zazpika”irakurtzen ari naiz gosaldu bitartean eta kafesnea bera ere hoztu zait. Somaly Man emakume camboarrari eginiko elkarrizketa irakurtzen ari naiz. Bere bizitzako bizipen lazgarri eta injustoak kontatzen ditu. Somalyk Canboyako sexu esklabutzatik alde egin zuen eta gaur egun, lanean dabil, gogor gainera, berak bizi izandako infernua bizitzen ari diren milaka neska erreskatatzen . Baina bere lana sakonagoa da, Asiako hego-ekialdeko Gobernuek prostituzoaren erradikazioan inplika daitezen saiatzen ari da. Bere historia eta bera bezalako mila neskena “El silencio de la inorancia” liburuan idatzi ditu.
Ez zituen bere gurasoak ezagutu, hamar urtetako musulman mozkor zahar bati saldu zioten. Hamabi urterekin bortxatu zioten lehen aldiz. Hamalau urterekin bera baino hamabi urte zaharragoa zen gizon batekin ezkonduarazi zioten, honek bortizki jotzen zuen. Gizon hau Vietnango gerran hil ostean, berriro ere saldu egin zioten, oraingoan burdel batetara, bertan sexu esklabu bihurtuko zelarik. Hemezortzi urte betetzerako torturatua, bortxatua eta bortizki tratatua izan zen, baina hala ere lortu zuen infernu horretatik ateratzea! Izugarria ez? Puff! Ez du hitzik. Izugarria da Somalyk eraman duen bizitza, txikitatik biolentzia eta sexu gehiegikerien artean bizi izan da, bere burua erabat zapalduta baita gorputza ere. Objektu sexual gordin bat izatera iritsiarazi zuten, hiltzera kondenatu zuten baina bizirik. Somalyk beste neskato asko eta asko ez bezala infernutik alde egiteko indarra izan zuen. Izate hutsa. Eta hor dabil lanean, bere egoera berdinean zeuden emakumeei laguntzen. Bere bizitza biolentziz beterik dago,ez dut gogoan zenbat aldiz bortxatu ala jipoitu dioten,baina asko izan dira, eta hala ere bere hitzen naturaltasunak harritzen nau.
Izugarrizko emakumea iruditu zait, indartsua, izate haundikoa, laguntzailea... bizi dituenak bizi, egin dizkiotenak egin eta hala ere laguntzeko prest. Bestetik, esan behar dut izugarria dela XXI.mendean eta honelako egoerak bizitzea, eta Gobernuek zer? Beti daude beraien kanpo politikaz arduraturik eta ez dituzte beraien lurraldeetan dauden arazo sakonak konpontzeko asmorik. Jakin nahi nuke bai ze mafia dauden prostituzioaren inguruan, eta ze dirutzat aterako dituzten emakume horien eskubideak, gorputzak lehertu arte zapalduz. Eta ez dakit nondik baina iruditzen zait goi karguetako “omnipotente” horiek ze ikusteko eta ze irabazirik edukiko dituztela!
Testu hau bukatu aurretik animoak Somaly-ri eta eskerrak bera bezelako pertsonei, hauei esker goazelako pixkanaka-pixkanaka erradikaziorantz, ez Gobernuei eskerrak!

0 Comments:
Post a Comment
<< Home