MAITASUNA
Maitasuna, laguntasuna da, bizi poza da, maitasuna da.
Maitasuna subjetiboa da; ama batek bere haurrari diona,
amona batek bere bilobei diena, emakume batek beste bati diona…
Baina gaurkoan zuena dut aukeratu.
Eguzkiaren printza bezain laister konturatu ziñeten
zuen maitasunaz eta pixkanaka hazten joan da.
Haur jaio berri bati bezala jaten eman diozue,
egunero, ezinbesteko baita, eta honela zuek ere zuena landu duzue.
Horretan jarraitzea opa dizuet,
hilezkorren mundura jausi bat eginez,
honela zuen maitasunak betiko bizia izan dezan.


0 Comments:
Post a Comment
<< Home