Ahotsak ekimena aurkeztuko dute Madrilen

Igande eguerdian egingo du ekimenaren aurkezpena emakume taldeak Madrilgo Ateneo aretoan. Euskal Herriko gatazkaren konponbidean urrats bat emateko asmoz talde politiko guztietako emakumeek- eskuindarrak kenduz- bultzatutako ekimena dugu. Plazarik plaza eta herriz herri dabiltza lehenengo aurkezpen ofiziala egin zutenetik, apirilaren 8an. Euskal Herriaz aparte herri katalandarretan ere ibili dira. Hurrengo geltokia Madrilen dute, igandean. Ekimenaren sustatzaileak egongo dira aurkezpenean; Nekane Alzelai, Kontxi Bilbao, Aintzane Ezenarro, Gema Gonzalez de Txabarri, Jone Goirizelaia eta Gemma Zabaleta.
Babes zabala jaso dute taldea sortu zenetik, hainbat elkartek bat egin dute ekimenarekin, eta babesa publikoki ere agertu diote. Babes ugari jaso dituzten arren oraindik ere gehiagoren beharra dauka eta horretan dirau, babesa lortzen.

0 Comments:
Post a Comment
<< Home