itzalpeko triangeluak

Itzalpeko triangeluak. Itzalpean egotea behartu dituzten hitzak, egintzak, lanak, hartu-emanak. Bizi garen sistema patriarkal honen ondorioa dira. Baina itzalpetik argitara ateratzeko garaia ailegatu da.

Thursday, January 04, 2007

Ertzaintzak lau gizon atxilotu ditu sexu abusuak eta erasoak leporatuta


Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eman duen informazioaren arabera urteberri egunean bi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak Donostian, sexu gehiegikeraiak eta bortxaketa saio bat egotzita.
Bata, Loiola auzoan gertatu zen larriena eta bestea berriz, dantzaleku baten kanpoaldean. Lehena izan zen larriena. Goizeko 9ak aldera neska bat bere etxeko bidean zihoan igogailua hartuta. Berarekin batera ezagutzen zuen gizonezko bat zihoan, honek erlazio sexualak edukitzeko proposamena egin zion, baina neskak uko egin zion. Orduan, gizonezkoak galtzak jetsi zizkion eta genitalak ukitu zizkion. Emakumea askatu eta etxera sartu ahal izan zen. Etxean, mutil-lagunari kontatu zion gertatutakoa eta Ertzaintzari deitu zioten. Erasotzailearekin iragandako tira-biren ondorioz neskak zauriak izan zituen buruan eta osasun zentrura eraman behar izan zuten. Ertzaintza erasoa izan zen tokira joan mihaketak burutu eta 31 urteko gaztea atxilotu zuen bortxaketa saioaz egotzita.
Beste kasua minutu batzuk lehenago izan zen, Donostiako Kontxa hiribidean. Dantzaleku bateko arropategian zeuden, ustezko erasotzailea gerturatu eta neska baten mutila ukabilkadaz jo zuenen. Orduan, zaindariek erasotzailea atera zuten. Geroxeago, biktimak kalera irten ziren eta erasotzailearekin topatu ziren berriro ere. Erasotzaileak mutil lagunari burlaka aritu zen, ondoren neskengana joan zen eta zenbait ukitu egin zizkieten bular eta hanketan. Azkenik, biktimek Ertzaintzari abisua eman zieten eta minutu batzuren buruan 19 urteko mutila atxilotu zuten.
Honetaz gain, beste bi atxiloketa burutu ditu azken egunotan polizia autonomikoak, azkeneko hauek Gasteizen izan dira. Haietako batek urruntze agindua zuen, baina btere jaramonik egin gabe bere bikotekide ohiari eraso zion, emakumearen etxean. Besteak, berriz, neska-lagunari jo zion dantzaleku bateko kanpoaldean.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home