itzalpeko triangeluak

Itzalpeko triangeluak. Itzalpean egotea behartu dituzten hitzak, egintzak, lanak, hartu-emanak. Bizi garen sistema patriarkal honen ondorioa dira. Baina itzalpetik argitara ateratzeko garaia ailegatu da.

Tuesday, February 27, 2007

Emakumeon Nazioarteko Eguna


Iepa, martxoak 8a, Emakumeon Nazioarteko Eguna dugu, hamaika arrazoi ditugu kalera irteteko eta gure eskubideen defentsan aritzeko. Asko dira zor zaizkigun eskubideak, eskuratu beharreko eskubideak, aitortzen ez zaizkigun eskubideak, eta aitortuak ego narren praktikan aplikatzen ez direnak.

Emakumeok ezin gara geldirik egon. Gure ardura da, bakoitzak bere esparrutik parte hartzea, eskubideak eta aldarrikapenak beteak izan daitezen borrokatu eta exijitzea. Elkarrekin borrokatzea!

Honen harira Leitzan egun hauetan egingo diren ekintzetan parte hartzea gonbidatzen dizugu, leitzar zein aresoar guztiei. Elkar ikusiko garelakoan. Animatu!

  • Martxoak 7a ( Asteazkena)

Arratsaldeko 7 etan “Emakumeok gure eskubideak borrokatuz” hitzaldia EHBFren eskutik Aurreran.

  • Martxoak 8an (Osteguna)

18:00 “Princesas” filmea Gaztetxean

20:00 “EMAKUMEOK GURE ESKUBIDEAK BORROKATUZ” kontzentrazioa, herriko kale nagusin (Pakone paren)

21:00 Emakumeon afaria (Autogestionatue) Aurreran

Bertsolariak.

Thursday, February 22, 2007

Tratu txarrak leporaturiko atxilotuen erdiak 30 urtetik beherakoak dira



“Urtetik urtera tratu txarrak ematen dituztenen kopurua jaisten ari da”. Teresa Saez Andreako eta Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeen Plataformako esanak dira hauek. Urtarrilean atxiloturiko 35 gizonetatik ia erdiak (16) 30 urte edo gutxiago zeuzkaten, eta atxilotuen batez besteko adina 32,6koa da, BERRIa egunkariak bilduriko datuak ditugu hauek. Esan, Ipar Euskal Herriko daturik ezin izan duela lortu.

Egunkaria hartu eta egunero egunero irakurtzen ditut emakumeei erasotzeaz leporaturiko atxiloketak. 19, 20, 22... urtekoak atxilotu dituzte. Horrek bistan uzten du zerbaitek huts egiten duela, hezkuntzak alegia. Gaur egun, haurren, gazteen, unibertsitatean, helduentzako heziketan... gizonek emakumeen gainean boterea daukatela irakasten da. Honen aurrean, ezinbestekoa da emakumeen aurkako indarkeriaren ikuspuntua lantzea. Eta gure haur zein gazteei heziketa parekide baten oinarripean heztea.

31 egunetan 35 atxiloketa, Hego Euskal Herrian Berriak eginiko azterketaren ondorioz. Izugarria da! Eta behin eta berriz hezkuntzaren garrantzia azpimarratu behar da, hor baitago gakoa. Baina neurriak segituan hartu behar dira. Eta legeak aldatu! Emakumeen ongizateari begira jarriaz eta ez erasotzailea babesteaz arduratzen

Maliko emakumeen %92k jasan dituzte mutilazio genitalak



Emakume malitarren (15-49 urterikoak) % 92k “mutilazio genitalak” jasan dituzte. Mali da Afrikako kontinentean ablazio gehien ematen den herrialdea. Bestalde, praktika honen aurka jarduten duten erakundeek azpimarratzen dute Afrikako 28 herrialdeetan, pixkanaka baina ablazio kasuak behera doazela.

Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, prozesuak bere barne hartzen du; emakumearen klitoria eta kanpoko ezpain osoak edota zati bat kentzen dizkiote. Horrela emakumeok dugun gozamenerako genitalak kenduaz, plazerra desagertaraziz. Umeak eduki ditzakete, baina ezin dute gozatu beraien aktibitate sexualaz. Praktika honek izugarrizko eraginak ditu; hemorragiak, infekzioak, haurdunaldiak arazoak eta arazo psikologikoak. Interbentziorik gogor eta zapaltzaileenak zera suposatzen du emakumearen bagina jostea, zulotxo txiki bat soilik uzten diote. Hau ez da emakume afrikar askok eta askok jasaten duten eskubide urraketa bakarra. Baimenik gabeko ezkontzak ditugu, emakumeei gazte gazte direlarik erlazio sexual behartuak edukitzera behartzen dituzten ezkontzak, hain zuzen. Bi errealitate gogor hauek Maliko herri eta erregio gehienetan eman ohi dira . Nahiz eta pixkanaka kopurua beherantz doan.