itzalpeko triangeluak

Itzalpeko triangeluak. Itzalpean egotea behartu dituzten hitzak, egintzak, lanak, hartu-emanak. Bizi garen sistema patriarkal honen ondorioa dira. Baina itzalpetik argitara ateratzeko garaia ailegatu da.

Saturday, December 23, 2006

Ama


Amaren bularra,
haurraren janari
amaren negarra beti hunkigarri....
Ama, bizia eman didana,
askotan liskar askoren aktore,
baina beti ondoan egongo dena,
momentu on eta txarretan beti hor,
askotan baloratua ez dena
baina beti gure ondoan egongo dena!
Muxu bat, ama!

Beslan-go amek Errusiako autoritateek plazaratutako informea gaitzetsi dute.


Beslan-go hondamendian Errusiako autoritateek inongo erantzunkizun bazuten aztertzeko batzorde parlamentariak, erantzunkizuna zuten bakarrak 331 hildakoen bahitzaileak izan zirela gaineratu dute. Beslan ikastetxea, Ipar Osetia kaukasikoko errepublikako herrixkan kokaturik dago. Informeak bahitzaileei leporatzen die kaosa sortzea eta Beslango amek berriz, poliziaren jarrerak erantzunkizun handia izan zuela gaineratu dute. Kesayeva, "Beslan-go ahotsa"amen elkarteko bozeramaileak azpimarratu zuenez, Errusiako autoritateak akusatzen ditu, "estatu krimen" bat burutu zutela esanez, eta Seguritateko Zerbitzu Federala eta segurtasun indarrak orokorrean 331 bahitzaileen "erantzuleak"direla arbuiatuz. Bestalde, batzordeak hondamendiaren erantzuletzat Txetxeniako gerrilako Shamil Basayev eta Txetxenia independienteko lehendakari zen Asian Masjadov zirela azpimarratu du berriro ere. Hauek, idar errusiarrak akatu zituen hondamendia gertatu ostean.

Zoritxarrez egunero aurkitzen gara gure eguneroko komunikabideetan albiste desatseginekin. Genero indarkeria arrazoitzat duten atxiloketak. Emakumeak bortizki jipoitzen dituzten gizonezkoez ari naiz, bai. Baina egoera osotara okertzen da hildakoez ari direnean. Espainiako estatuan aste honetan erail dituzten bi emakumeekin 66 dira, beraien gizonezkoak erailitako emakumeak. Pasaden urtean baino 6 gehiago! beherantz joan beharrean gora goaz. Honek argi uzten du honen aurrean hartzen diren neurriak ez direla eraginkorrak, ez urruntze aginduak, ez telefonoak... ez dute eraginkortasunik. Arazoa gaur egungo gizartean egoteaz gain, legeetan ere hutsune haundia dago, ikaragarria. Emakumeei inongo babesik eskeintzen ez dizkien legeak ditugu.
Aste honetan, Ana Belen 22urteko emakumezkoari bere bikotekideak lepoa moztu zion. Bai oso hitz gogorra erabili dut, baina halaxe izan da, ez dago estaeko beste modurik. Ez eta ez du atzera bueltarik, egiña egiña dago, baina horrelako jendeak gogotik ordaindu beharko du, ziegako bakardadean eta isiltasunean ustel daitezela. Handik bi egunetara 22an beste emakumezko bat hil zuen bere gizon ohiak. Honek urruntze agindua zuen, baina ikusi da zertarako balio izan duen, ezertarako! Gaur egun esan behar da gizonezko hauek ez dute inongo ardurarik emakumezko bat hil ostean. Gaur, kutxazain bati su emateagatik 20 urtetako kartzela zigorra duzu eta zure emakumea hiltzeagatik berriz, 2 urte eta beste pare bat ezertarako balio ez duten gizarteratze programa baten barne.
Nahikoa dela esteko garaia iritsi da! ez bat ez bi ezta hiru ere! Gobernuek ere neurri eraginkorrak hartzeko garaia badute! Beti zurikerietan ibili gabe!

Friday, December 15, 2006

"Señorita adelgaze y vera"


Etxeko aparailu "tontoena" piztu dut. Iragarki bat, beste bat... eguberri usaina nabaria da. "Señorita, adelgaze y veras", "se como barbie".... holako iragarkiak ohikoak dira gure komunikabideetan. Iada etxekoak egiten zaizkigu, ez gara harritzen,baina larritzekoak da. Kilo batzuk gal itzazu eta gizonezkoekin arrakasta gehiago edukiko duzu. Horrelako edukiak transmititzen dizkigute, sexista hutsak! Honela, komunikabideak ere emakumeok jasaten dugun zapalkuntza estrukturalaren parte garrantzitsuena direlarik! Nahikoa da! Eraso sexista gehiagorik ez!

Emakumea, arte eszenikoetan


Asteartean arte eszenikoetan emakumeak agerira azaltzeko topaketa burutu da Getxon.
Euskal Herriko arte eszenikoetan emakumeek duten lekuari buruzko gogoeta egin dute. Topaketa Simulakro antzerki taldeak eta Getxoko Antzerki Eskolak antolaturikoa izan da. Topaketak ondorengo izena hartu dute; Euskal Herriko arte eszenikoetan emakumeak agerira azaltzeko I. topaketak.
Berdintasunak/ Ezberdintasunak Euskal Herriko arte eszenikoen botere eta erabaki guneetan
ikerketa lanaren emaitzek bultzatu dituzte antolatzaileak topaketa hauek antolatzera. Egia esan kontuan hartzeko datuak dira baita larritzekoak ere, arte eszenikoen erakunde publikoetako ardurazko karguen %29 baino ez dituzte emakumezkoek, %71a gizonezkoak dira.
11:00etatik aurrera izan dira emakume artistek emaniko hitzaldiak, tartean Garbiñe Losada, Agurtzena Intxaurraga, Blanca Arrieta, Lierni Fresnedok.... izan dira. Denak ere, arte eszenikoen adar ezberdinetan emakumeen presentzia zein egoeraz jardun dira.

Wednesday, December 13, 2006

Ahotsak ekimena aurkeztuko dute Madrilen


Igande eguerdian egingo du ekimenaren aurkezpena emakume taldeak Madrilgo Ateneo aretoan. Euskal Herriko gatazkaren konponbidean urrats bat emateko asmoz talde politiko guztietako emakumeek- eskuindarrak kenduz- bultzatutako ekimena dugu. Plazarik plaza eta herriz herri dabiltza lehenengo aurkezpen ofiziala egin zutenetik, apirilaren 8an. Euskal Herriaz aparte herri katalandarretan ere ibili dira. Hurrengo geltokia Madrilen dute, igandean. Ekimenaren sustatzaileak egongo dira aurkezpenean; Nekane Alzelai, Kontxi Bilbao, Aintzane Ezenarro, Gema Gonzalez de Txabarri, Jone Goirizelaia eta Gemma Zabaleta.
Babes zabala jaso dute taldea sortu zenetik, hainbat elkartek bat egin dute ekimenarekin, eta babesa publikoki ere agertu diote. Babes ugari jaso dituzten arren oraindik ere gehiagoren beharra dauka eta horretan dirau, babesa lortzen.

Saturday, December 09, 2006

Robustiana Mujika Egaña "Tene"


"Tene" Mujika Deban jaio zen 1888ko maiatzaren 24an. Idazle gisa ospe handia lortu zuen, 36ko gerra aintzinetik lan asko egin zituen Argia, Euzkadi, Gure Herria edota Jaingoiko zale bezalako hedabideetan, antzerki, olerki zein ipuin goxoen bitartez. Bere idazle ofizioz gain, familiako negozioan dendari bezala aritzen zen.
Argitaratu zuen lehenengo liburua "Miren Itziar idazkiak eta olerkiak", idazlan aberkoiak dira, hemeretzi gutun eta 23 olerki osotara. Eskutitzetan emakume abertzaleen eginkizunak plazaratzen zituen, eta olerkiak natura eta Eusakal Herriari eskeiniak . Bereziki euskararen egoerak kezkatzen zuen.
Olerkiak taxuz eta artez egin zituen, sari eta merezimendu asko jaso zituen egin zuen lanarengaitik. Gerratean Teneren idazkia desagertu zen, beste denena bezala. Ondorioz, iparraldera jo behar izan zuen, ez ahaztu Gipuzkoako Emakume Abertzale Batzordeko Lehendakaria izan zela 1935ean. Gerraostean berriro hona itzuli zen, artikulu batzuk idatzi zituen nahiz eta gauza jarraia ez izan. Eta 1981ean zendu zen bere betiko herrian.
Informazio gehiago nahi ezkero sakatu

Wednesday, December 06, 2006

Printzesa

Sentipenak, zirrarak, bizi gogoa hauek denak

aspaldin galduk neuzken

baño zure gogo, animo, bultzadekin

berreskuratu dittot.


Askotan pentsatzen dot ea merezi zattoten... Pertsona, laun, emakume... bezala maitatu eta errespetatzen diozo......

Ahaztutako emakumea, Clara Campoamor


“La mujer olvidada Clara Campoamor y su lucha por el voto femenino”, Isaias Lafuentek idatzitako liburua irakurtzen ari naiz eta txunditurik nago. Bertan, Clararen haurtzaroko pasarteak eta bere erbestealdi luzea lantzen ditu. Clarak irakurtzen eta idazten ikasteko aukera eduki zuen, ez ohikoa zen XIX. mende hasierako Espainia zaharkitu eta retrogrado hartan. Txikitatik izugarrizko zaletasuna hartu zuen liburuak irakurtzeari, eta txikitatik irakurri zituen emakumeei zuzendurik idatzi zituzten teoria izugarriak. Eta hauek garaiko gizartearen argazki dira, argi utziz emakumearen bizitza ez zela batere errexa. “ Su sistema nervioso, que domina el resto del organismo, sus trastornos periodicos, el estado de gestacion y de lactancia, los organos especiales, utero, mamas y ovarios, inprimen a su organización rasgos perfectamente distintos del sexo opuesto. Y su cerebro menor en un centenar de gramos al del hombre. La mujer jamas podra ser mas que mujer, con sus ingenuidades de niño grande, su exagerado sistema nervioso, con su reflexion escasa, su coqueteria innata y su sentimiento maternal, el mas grande en ella, el único que la subyuga y caracteriza de forma decisiva”, honela zioen Fernando Calatraveñok.

Bestetik, neskatoek eskolan bere sexuari zegozkien berezko eskulanez gain, eskulan horiei lotutako marrazketa eta etxeko higieneari buruzko gai ikas ordu batzuk zituzten. Nociones de higiene doméstica zen irakasgaiko liburuaren izena, eta bertako zatitxo bat euskaratua; “helduak zaretenean, eguneko zatirik handiena logelan eman beharko duzue. Askotan esaten zen logela bizitzaren hilobia zela. Eta honen harira, interesatzen zaizuena hilobi hori ahalik eta amenoen egitea da. Non etorkizunera begiratu behar duzuen”. Emakumeen jarreraren gida liburua izugarria!

Eta azkenik, Higiene del matrimonio Pedro Felipe Monlauren liburuko parrafotxo bat, hor dijoa; “Mujeres hay quienes el clítoris adquiere un desarrollo considerable, como de tres, cuatro y hasta cinco pulgadas de largo : en este caso su semejanza con el pene es completa. (...) así es que por la general esas mujeres tienen poco pecho, facciones varoniles, vello o pelo en la barba, y aficion a los trabajos y ocupaciones extrañas a su sexo”. Hau da dudarik gabe nere iritziz orain arte aditu dudan “astakeririk” handiena, baita gaztelaniazko prosan idatzi den “astakeririk” handiena.

Horrelako idatziak barrenak nahasten dizkit , amorrazioa ematen dit, baita Clara eta bere gizaldiko emakume askori ere. Clarak gogor borrokatu zuen emakumeen eskubideen alde. 1931ko irailak 1ean Diputatuen Kongresuan lehenengo aldiz igo zen, eta emalumeen boto eskubidearen alde gogor borrokatu zuen!

Beno eta irakurtzen jarraituko dut.....



Friday, December 01, 2006

Kartel bat...


Pasaden astean zehar genero indarkeriaren inguruko artikulu andana irakurtzeko aukera izan nuen, azaroak 25 Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna zela eta. Josebe Egiaren "Errebelatzearen beharra", Toñi Villen-en (Amnistia INternazionaleko Emakume Taldearen izenean) "Otro burka occidental: mujeres invisibles", Esther Antero, Sonia Franco eta Migel Angel Martinezen ( ACOVIDEM-en ordezkari moduan) "Por la presuncion del riesgo"; Guillermo Porteroren (Mediku Forensea) "La violencia de genero desde la prespectiva médico legal"... Denak ere emakumeen indarkeriaren inguruan jardun zuten, baina bakoitzak presketiba ezberdin bat lantzen zuen. Oso interesgarria da, alde eta langintza ezberdinen berri jakitea.
Azaroak 25a irrati, tb-a... eta toki guztietan genero indarkeriaren inguruko propaganda, publizitatea. Azaroak 23an kafetxo bat hartzera sartu nintzen Algortako kafeteri batetara eta han non ikusten dudan emakume baten aurpegia loretxo more bat begi baten gainean duela. Hurbildu nintzen. "Azaroak 25 Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna", Getxoko Udalak eta EAEKo Administrazioak sinatzen zuten. Ez dit balio, ez digu balio eta ez diete ezertarako balioko, zurikeria! Urtean egun batean papertxo bat jartzearekin ez da nahikoa, egunero landu behar da, beraiek dira legeak molda ditzaketenak, herriari babesa eman behar dietenak, eta bitartean, urte honetan hil dituzten emakumezkoen portzentai handi batek, beraien hiltzaileek "urruntze agindua"zeukaten. Zertarako? Erantzunkizun handia dute, eta ez dute beraien burua garbituko Azaroak 25ean kartel "ziztrin" bat jartzen! joan daitezela popatik hartzera!

Ahotsak-ek erabakiak hartzen diren lekuetan emakumeen parte hartzea aldarrikatuko du


Ahotsak emakumeen plataformak ekitaldia burutuko du larunbat honetan Bilboko Euskalduna Jauregian, bertan idazki bat aurkeztuko dute, non, "bizi dugun prozesuan emakumeen parte hartze zabalago baten aldeko apustuan" dihardute.
Plataformako ordezkari batzuek ekitaldia aurkeztu dute, goizeko 11.30 hasiko da eta hiru zati izango ditu. Lehenengo zatian, Ahotsak-i atxikimentua eta diru-laguntza eskeini dioten eragileen inguruko hausnarketa egingo dute. Bigarrenik, Jone Goirizelaiak azaldu zuen moduan, idazki bat aurkeztuko dute, non, apirilak 8 eta uztailak 22ko dokumentuak osatuko dituzte, bertan emakumeen parte hartzea aldarrikatuz "prozesuan emakumeen parte hartzea bultzatu nahi dugu eta erabakiak hartzen diren lekuan egon".
Modu berean, kanpaina bat aurkeztuko dute, kolektiboak Wangari Maathai (2004ko Pakearen Aldeko Nobel Sariduna) keniarrarekin lan egin du, eta hiru ardatzetan oinarritu dira; parte-hartzea, natura eta ingurugiroa bera.