itzalpeko triangeluak

Itzalpeko triangeluak. Itzalpean egotea behartu dituzten hitzak, egintzak, lanak, hartu-emanak. Bizi garen sistema patriarkal honen ondorioa dira. Baina itzalpetik argitara ateratzeko garaia ailegatu da.

Tuesday, February 27, 2007

Emakumeon Nazioarteko Eguna


Iepa, martxoak 8a, Emakumeon Nazioarteko Eguna dugu, hamaika arrazoi ditugu kalera irteteko eta gure eskubideen defentsan aritzeko. Asko dira zor zaizkigun eskubideak, eskuratu beharreko eskubideak, aitortzen ez zaizkigun eskubideak, eta aitortuak ego narren praktikan aplikatzen ez direnak.

Emakumeok ezin gara geldirik egon. Gure ardura da, bakoitzak bere esparrutik parte hartzea, eskubideak eta aldarrikapenak beteak izan daitezen borrokatu eta exijitzea. Elkarrekin borrokatzea!

Honen harira Leitzan egun hauetan egingo diren ekintzetan parte hartzea gonbidatzen dizugu, leitzar zein aresoar guztiei. Elkar ikusiko garelakoan. Animatu!

  • Martxoak 7a ( Asteazkena)

Arratsaldeko 7 etan “Emakumeok gure eskubideak borrokatuz” hitzaldia EHBFren eskutik Aurreran.

  • Martxoak 8an (Osteguna)

18:00 “Princesas” filmea Gaztetxean

20:00 “EMAKUMEOK GURE ESKUBIDEAK BORROKATUZ” kontzentrazioa, herriko kale nagusin (Pakone paren)

21:00 Emakumeon afaria (Autogestionatue) Aurreran

Bertsolariak.

Thursday, February 22, 2007

Tratu txarrak leporaturiko atxilotuen erdiak 30 urtetik beherakoak dira



“Urtetik urtera tratu txarrak ematen dituztenen kopurua jaisten ari da”. Teresa Saez Andreako eta Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeen Plataformako esanak dira hauek. Urtarrilean atxiloturiko 35 gizonetatik ia erdiak (16) 30 urte edo gutxiago zeuzkaten, eta atxilotuen batez besteko adina 32,6koa da, BERRIa egunkariak bilduriko datuak ditugu hauek. Esan, Ipar Euskal Herriko daturik ezin izan duela lortu.

Egunkaria hartu eta egunero egunero irakurtzen ditut emakumeei erasotzeaz leporaturiko atxiloketak. 19, 20, 22... urtekoak atxilotu dituzte. Horrek bistan uzten du zerbaitek huts egiten duela, hezkuntzak alegia. Gaur egun, haurren, gazteen, unibertsitatean, helduentzako heziketan... gizonek emakumeen gainean boterea daukatela irakasten da. Honen aurrean, ezinbestekoa da emakumeen aurkako indarkeriaren ikuspuntua lantzea. Eta gure haur zein gazteei heziketa parekide baten oinarripean heztea.

31 egunetan 35 atxiloketa, Hego Euskal Herrian Berriak eginiko azterketaren ondorioz. Izugarria da! Eta behin eta berriz hezkuntzaren garrantzia azpimarratu behar da, hor baitago gakoa. Baina neurriak segituan hartu behar dira. Eta legeak aldatu! Emakumeen ongizateari begira jarriaz eta ez erasotzailea babesteaz arduratzen

Maliko emakumeen %92k jasan dituzte mutilazio genitalak



Emakume malitarren (15-49 urterikoak) % 92k “mutilazio genitalak” jasan dituzte. Mali da Afrikako kontinentean ablazio gehien ematen den herrialdea. Bestalde, praktika honen aurka jarduten duten erakundeek azpimarratzen dute Afrikako 28 herrialdeetan, pixkanaka baina ablazio kasuak behera doazela.

Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, prozesuak bere barne hartzen du; emakumearen klitoria eta kanpoko ezpain osoak edota zati bat kentzen dizkiote. Horrela emakumeok dugun gozamenerako genitalak kenduaz, plazerra desagertaraziz. Umeak eduki ditzakete, baina ezin dute gozatu beraien aktibitate sexualaz. Praktika honek izugarrizko eraginak ditu; hemorragiak, infekzioak, haurdunaldiak arazoak eta arazo psikologikoak. Interbentziorik gogor eta zapaltzaileenak zera suposatzen du emakumearen bagina jostea, zulotxo txiki bat soilik uzten diote. Hau ez da emakume afrikar askok eta askok jasaten duten eskubide urraketa bakarra. Baimenik gabeko ezkontzak ditugu, emakumeei gazte gazte direlarik erlazio sexual behartuak edukitzera behartzen dituzten ezkontzak, hain zuzen. Bi errealitate gogor hauek Maliko herri eta erregio gehienetan eman ohi dira . Nahiz eta pixkanaka kopurua beherantz doan.




Monday, January 15, 2007

Latino Ameriketan lan munduan buruturiko eraso sexualak aztergai


Lanaren Erakunde Internazionalak salatu berri du Latino Amerikako emakume langileen %30-%50 ek sexu erasoak jasan dituztela beraien lan orduetan. Erakunde honek sexu erasotzat; erabateko hitz zakar eta burlak, gusto txarrez esaniko txiste, piropoetatik hasi eta xantaia, ukituetaraino hartzen ditu. Lanaren Erakunde Internazionalaren azkenengo datuen arabera, munduko emakumeen %2k jasaten dituzte edota jasan izan dituzte beraien lan esparruetan edonolako erasoak. Kopuru hau lurralde batzuetan asko igotzen da, Argentinan adibidez, %16a da, Chilen %20a. Gainera, ez da kasualitatea erasotzaileak gehienetan goi mailako karguak dituztenak izan ohi dira. Honen aurrean neurri legalak hartzeko saiakeran dihardute Brasil, Costa Rica eta Ecuadorreko gobernuak.

Hamar milioi neska hilik



"Batzuetan jaio eta berehala hondarra edo tabakoa jartzen diote umeari ahoan, ito arte. Beste batzuk kutxa batean sartu eta lurperatu egiten dituzte, eta badira loreak lehortzen bezala haurrak buruz behera eskegitzen dituzte", hauxe dio Renuka Chowdhury Indiako Emakumearen eta haurraren garapenerako ministroak. Indiaz ari naiz bai. Izugarria da.
Indian jaiotzen diren neska eta mutilen arteko desoreka ikaragarria da eta bertako agintariak larriki kezkatuta agertu dira, horien artean goian aipaturiko emakumea. Renuka-k aitortu duenez, azken 20 urteetan jaio behar zuten baino hamar milioi neska gutxiago jaio dira.

Normalki munduko leku gehienetan emakumeon populazio erdia baino zerbait gehiago gara. Indian, 1000 gizoneko 927 emakume daude. Unicefen txosten batek eman du argitara datua, hau da, hamar milioi neska gutxiago jaio direla azken 20 urteotan. Eta gogorrena da ez jaiotze honen arrazoia, hau da, familiek haurra neska izango zela jakin eta ondoren umea abortatzea erabakitzen baitute. Indian, egunean munduko estatistikek zehazten duten baino 7000 neska gutxiago jaiotzen dira.Horrez gain, urtean jaiotzen diren 12 milioi neskatoetatik milio bat hil egiten dira edo hil egiten dituzte urtebetera iritsi aurretik. eta urtea gainditzen duten sei neskatotik batek ez du lortzen 15 urte betetzea. Horrela jaiotzen ez diren eta hiltzen diren edo hiltzen dituzten neskatoak urtean 2,5 milioi izaten direla dio Unicefek.
Urtean hamar milioi neska gutxiago jaio dira, baina nere buruari galdetzen diot; zergatik ez dira jaio osasun arazoengaitik? haurdunaldiaren eraginez?... Ez! beraien gurasoek hiltzen dituzte neskatoa zela jakitean! ez dago eskubiderik. Hau gizarte gaixo baten ondorio larriena da, giza bizitza bat galeraztea, jaio aurretik bizitzak kentzea, moztea.
Ez da kasualitatea jazarpen hau neskek jasatea, Indian urteetan emakumeari eman zaion jazarpenaren jarraipena da. Bertako bizitzan familiari dagokionez, bertako jabetza guztiak etxeko gizonari dagozkio. Ezkontzean ere emakumearen familiak, erdi mailako batek, 6.000 euro inguruko ezkonsaria eman beharko dio mutilaren familiari. Gurasoen zainketaz gizona arduratuko da. Ondorioz, emakumeak ez du etxera dirua eramaten, ez ditu gurasoak zaintzen...
Guzti honek, eta bertan ezarria dagoen sistema patriarkalak alabak saihestea ekarri du. Emakumeei ez zaie aukera ematen beraien bizitza gara dezaten, dena gizonezkoen esku dago. baina emakume, gizonezko joera horretaz gain pentsatzen dut pertsonak, gizakiak garela eta honen aurrean ezin dugula hau onartu hilketa bat. Eta gero gerretan hiltzen dela esaten dute. Ados hiltzen da, baina ez da soilik bertan hiltzen. Kartzeletan hiltzen dituzte, gizonezkoek beraien emazteak hiltzen dituzte, beste batzuk bizirik daudela hiltzen, itzaltzen dituzte, baina hau gorago doa jaiotza bat oztopatzen dute, zer dela eta? neskatoa delako!
Ez dut agintarietan sinesten, orain atera dira esanez Indiako Gobernua honen aurka dagoela esanez. Eta zer egin dute 20 urte hauetan? non egon dira? Beranduegi ote? Ezetz, pentsatzen dut ez dela berandu. Baina emakumezkoen egoeraz sozializatu beharra dago herria eta horren aurrean ideologia iraultzaileak aurrera eraman, emakumeon askapenean lagunduko duten urratsak eman behar dira. Herriak eman behar ditu, bai Indian eta baita munduko edozein txokotan bizi dugun sistema patriarkala gainditu arte, gora emakumeak eta gure borroka!!!

Bi atxilotu Portugalete eta Ermuan beraien bikotekidea erasotzeagatik


Asteburu honetan bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak Portugaleten eta Ermuan beraien bikotekidea erasotzea leporatuta.
Ermuako atxiloketa eguerdian burutu zen, atxilotuak bere bikotekideari sukaldeko laban batekin mehatxatu ostean.
Eztabaida burutzen zen bitartean, Ertzaintzaren arabera, emakumeari bultzada indartsu bat eman zion erasotzaileak. Erasoa gertatu zen tokian biktimaren seme bat zegoen, berauk bere amaren bikotekideari labana uzteko esan zion . Honen ondorioz, biak tira bira batetan hasi ziren. Bitarte horretan emakumeak Ertzaintzari deitu zion, ondorioz, 34 urteko gizonezkoa atxilotu zuten.
Bigarren erasoa ostiral gauean gertatu zen, gaueko hamarrak inguruan, Portugaleteko bikotearen etxean.
Ikusten denez, biek eztabaida bat hasi zuten, non, erasotzaileak hitz zakarrezjosi zuen hitz jarioa. honetaz gain, hiltzeko mehatxua egin omen zion. Hitzetatik, kolpeetara pasatu omen zen, aurpegiko masailak eta lepoa urratuaz. Kasu honetan ere erasotuak deitu zien Ertzainei.

Friday, January 12, 2007

MARTINA CASIANO MAYOR

Martina Casiano 1881ean jaio zen. Zientzia arloko irakasle numerarioa izan zen Bizkaiko Maestra eskola normalean. Alemanian ikasi zuen 1912-1913an eta herrialde honetako instituzioak bisitatu zituen gobernu alemanak bekatuta. 1923an Bilboko Metereologia Estazioko ardura hartu zuen.
Honetaz gain lan asko egin zuen zientzia arloan eta honen harira, “Fisika eta kimikako Espainiar Sozietatea” sortu zuen. Elkargo honen helburua; zientzia ikasketen aztertze eta zabaltzea. Bere artikulazioan ez dago genero bazterketarik, gaztelaniaren berezkoak izan ezik.1912an agertu zen bazkideen zerrendan lehen aldiz emakume bat eta Martina izan zen.


Gustatuko litzaidake bere argazki bat eskuratzea, baina ez dut aurkitu. Zergati ote? ez al zen berau ere zientzilari bat?

LEHENENGO EMAKUME TEKNOLOGAK



Objetu errealak sortzeko materialaren transformazio erreal eta aplikatuaren ikuspuntutik, ingeneritza materialen zientzia baino lehenagokoa izan zen. Kolektiboaren irudimenean gizonak substantziaren transformatzaileak direnaren ideia dago present eta aurkitzen joan diren datuak jendartearen parametroen arabera interpretatzen joan dira. Honela datuok, aurreiritzi klasista eta sexistaz babestu dira . Askotan ekidinezinak dira, baina beti ere kontuan hartu beharrekoak. Nork irudikatu ditu emakumeak kobazuloetan pintatzen? Nik ez dut horrelakorik ikusi behintzat, baina paleolitokoan bezala ama, ilargia eta amatasuna jainkotuak ziren garai haietan, nork ezeztatu dezake emakumea zela erritu erlijioso sakonenen protagonista eta, ondorioz, berauen errepresentazio sinbolikoaz arduratzen zena?
Sexuen artean izan ziren erlazioak ezin dira ezagutu, ez baitira dokumentatu edota idatzi. Baina nork esan dezake ez zela emakumea lanabesak egiteko materialen sorkuntzan teknikak aurkitzen joan zena? Edota lehenengoak emakume teknologak izan zirela?

EMAKUME INGENIERIAK

Eskoletan lehen emakume ingeneriak Gerra Zibil ostean agertu ziren, nahiz eta XX.mende hasieran zientzilari emakumeak unibertsitatetan matrikulatu ziren, Pilar Kareaga izan ezik. Berau, 1929an lizentziatu zen Bilbon baina ez zen ingenieri bezela jardun, politikari bezala jardun zuen.

Baina gogoan hartu behar da egoera ez zela berdina hemen edo munduko beste txokoetan. EEBBetako mendebaldeko unibertsitateetan XIX.mende amaieran jada onartzen zituzten emakumeak unibertsitateetan. Lehen emakume ingeniaria 1876an izan zen Elizabeth Bragg . Ekialdeko unibertsitateetan ere izan ziren emakume ingeneriak, adibidez, Ellen Henrietta Swallow.

Europan aldiz teknologiaren garapena askoz kontserbadoreagoa izan zen, mantsoagoa, honela emakume ingenieriak beranduago sortu ziren.

Aipatu ditudan emakume horiek oso aurrerakoi eta sufragistak izan ziren

Sunday, January 07, 2007

Sanadorak, sengagileak, emaginak eta sorginak


Emakumeak betidanik izan dira sanadorak. Mendebaldeko historiako lehen mediku, emagin eta anatomistak izan ziren: erditzeak burutzen zituzten, abortoak egiten zekizkiten eta pertsonen osasunaz zaintzen zuten. Lehen farmakologoak ere izan ziren, senda belarrak lendatzen bait zituzten.
Titulurik gabeko medikuak izan ziren denbora luzez. Batzuk besteengandik ikasten zuten, beraien bizipenak amendandik alabetara pasatuz edota auzokideen artean zabalduz. Jendeak emakume jakintsuak izenez deitzen zieten eta luzaroan txiroen eta emakumeen eskura zegoen medikuntza bakarra beraiek burutzen zuten.

Thursday, January 04, 2007

Urrezko triangeluek sorturikoa


Ramon Herrera kazetari eta zinemari kritikari iruindarraren Zinema & Emakumea hiztegi ( ezentzuna) izeneko hiztegi ezhoiko eta bakan honetan, emakumezkoak ditugu denak ere. Pertsonaia historikoak- Katalina Erauso, Margarita Angoulema, Joana Beamont-, asmaturiko pertsonaiak-Gabrielle Dauphin, Georgina Allan Jones-emakume taldeak-etorkinak, baserritarrak- eta pertsonaia garaikideak-Dolores Gonzalez Katarain, Dolores Ibarruri, Hildelgrat Rodrigez. Honela denen artean, euskal zinemaren historiaren gaineko beste begirada bat eskaintzen dute. "Helburua dauden filmografien bidez gure errealitatearen ikuspegi bat ematea izan da" adierazi du egileak.
Egileak aurkezten dituen sarreren artean hona hemen adibide bat:
Joana Beamont
" Juana Beamont Luis Evreux eta Maria Lazarazuren sasiko alaba zen. Albaniaren konkista filmean agerraldi laburra izan zuen filmaren hasieran, Luis Evreuxkoak bere anaiari ezkontzeko asmoa jakinarazi zionean. Bisita aprobetxatuta, Luis bere alabarekin hitz egin zuen. Alaba, bitartean, zelaietan pottokekin jolasean ikusten du".
Albaniaren konkista (1983). Alfonso Ungriak zuzenduta.

Ertzaintzak lau gizon atxilotu ditu sexu abusuak eta erasoak leporatuta


Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eman duen informazioaren arabera urteberri egunean bi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak Donostian, sexu gehiegikeraiak eta bortxaketa saio bat egotzita.
Bata, Loiola auzoan gertatu zen larriena eta bestea berriz, dantzaleku baten kanpoaldean. Lehena izan zen larriena. Goizeko 9ak aldera neska bat bere etxeko bidean zihoan igogailua hartuta. Berarekin batera ezagutzen zuen gizonezko bat zihoan, honek erlazio sexualak edukitzeko proposamena egin zion, baina neskak uko egin zion. Orduan, gizonezkoak galtzak jetsi zizkion eta genitalak ukitu zizkion. Emakumea askatu eta etxera sartu ahal izan zen. Etxean, mutil-lagunari kontatu zion gertatutakoa eta Ertzaintzari deitu zioten. Erasotzailearekin iragandako tira-biren ondorioz neskak zauriak izan zituen buruan eta osasun zentrura eraman behar izan zuten. Ertzaintza erasoa izan zen tokira joan mihaketak burutu eta 31 urteko gaztea atxilotu zuen bortxaketa saioaz egotzita.
Beste kasua minutu batzuk lehenago izan zen, Donostiako Kontxa hiribidean. Dantzaleku bateko arropategian zeuden, ustezko erasotzailea gerturatu eta neska baten mutila ukabilkadaz jo zuenen. Orduan, zaindariek erasotzailea atera zuten. Geroxeago, biktimak kalera irten ziren eta erasotzailearekin topatu ziren berriro ere. Erasotzaileak mutil lagunari burlaka aritu zen, ondoren neskengana joan zen eta zenbait ukitu egin zizkieten bular eta hanketan. Azkenik, biktimek Ertzaintzari abisua eman zieten eta minutu batzuren buruan 19 urteko mutila atxilotu zuten.
Honetaz gain, beste bi atxiloketa burutu ditu azken egunotan polizia autonomikoak, azkeneko hauek Gasteizen izan dira. Haietako batek urruntze agindua zuen, baina btere jaramonik egin gabe bere bikotekide ohiari eraso zion, emakumearen etxean. Besteak, berriz, neska-lagunari jo zion dantzaleku bateko kanpoaldean.

Saturday, December 23, 2006

Ama


Amaren bularra,
haurraren janari
amaren negarra beti hunkigarri....
Ama, bizia eman didana,
askotan liskar askoren aktore,
baina beti ondoan egongo dena,
momentu on eta txarretan beti hor,
askotan baloratua ez dena
baina beti gure ondoan egongo dena!
Muxu bat, ama!

Beslan-go amek Errusiako autoritateek plazaratutako informea gaitzetsi dute.


Beslan-go hondamendian Errusiako autoritateek inongo erantzunkizun bazuten aztertzeko batzorde parlamentariak, erantzunkizuna zuten bakarrak 331 hildakoen bahitzaileak izan zirela gaineratu dute. Beslan ikastetxea, Ipar Osetia kaukasikoko errepublikako herrixkan kokaturik dago. Informeak bahitzaileei leporatzen die kaosa sortzea eta Beslango amek berriz, poliziaren jarrerak erantzunkizun handia izan zuela gaineratu dute. Kesayeva, "Beslan-go ahotsa"amen elkarteko bozeramaileak azpimarratu zuenez, Errusiako autoritateak akusatzen ditu, "estatu krimen" bat burutu zutela esanez, eta Seguritateko Zerbitzu Federala eta segurtasun indarrak orokorrean 331 bahitzaileen "erantzuleak"direla arbuiatuz. Bestalde, batzordeak hondamendiaren erantzuletzat Txetxeniako gerrilako Shamil Basayev eta Txetxenia independienteko lehendakari zen Asian Masjadov zirela azpimarratu du berriro ere. Hauek, idar errusiarrak akatu zituen hondamendia gertatu ostean.

Zoritxarrez egunero aurkitzen gara gure eguneroko komunikabideetan albiste desatseginekin. Genero indarkeria arrazoitzat duten atxiloketak. Emakumeak bortizki jipoitzen dituzten gizonezkoez ari naiz, bai. Baina egoera osotara okertzen da hildakoez ari direnean. Espainiako estatuan aste honetan erail dituzten bi emakumeekin 66 dira, beraien gizonezkoak erailitako emakumeak. Pasaden urtean baino 6 gehiago! beherantz joan beharrean gora goaz. Honek argi uzten du honen aurrean hartzen diren neurriak ez direla eraginkorrak, ez urruntze aginduak, ez telefonoak... ez dute eraginkortasunik. Arazoa gaur egungo gizartean egoteaz gain, legeetan ere hutsune haundia dago, ikaragarria. Emakumeei inongo babesik eskeintzen ez dizkien legeak ditugu.
Aste honetan, Ana Belen 22urteko emakumezkoari bere bikotekideak lepoa moztu zion. Bai oso hitz gogorra erabili dut, baina halaxe izan da, ez dago estaeko beste modurik. Ez eta ez du atzera bueltarik, egiña egiña dago, baina horrelako jendeak gogotik ordaindu beharko du, ziegako bakardadean eta isiltasunean ustel daitezela. Handik bi egunetara 22an beste emakumezko bat hil zuen bere gizon ohiak. Honek urruntze agindua zuen, baina ikusi da zertarako balio izan duen, ezertarako! Gaur egun esan behar da gizonezko hauek ez dute inongo ardurarik emakumezko bat hil ostean. Gaur, kutxazain bati su emateagatik 20 urtetako kartzela zigorra duzu eta zure emakumea hiltzeagatik berriz, 2 urte eta beste pare bat ezertarako balio ez duten gizarteratze programa baten barne.
Nahikoa dela esteko garaia iritsi da! ez bat ez bi ezta hiru ere! Gobernuek ere neurri eraginkorrak hartzeko garaia badute! Beti zurikerietan ibili gabe!